martes, 28 de octubre de 2008

TOP 7 ZERRENDA

Hona hemen nire ustez 7 webgune interesgarri:

  1. Google –www.google.es
    Bideoak, argazkiak, berriak, artikuluak… aurkitzeko bilatzaile garrantzitsuena. Horrez gain, beste zerbitzu batzuk ere eskaintzen ditu, dohako posta elektronikoa, Googlevideo, Google Maps eta GoogleEarth zerbitzuak ere eskaintzen ditu web orrialde honek. Gainera bilaketak euskaraz egiteko aukera eskaintzen du.
  2. Youtube – www.youtube.com
    Bideoak igotzeko webgunea, edonork bere trebetasunak plazaratzeko lekua. Bilatzailea ere badauka aurkitu nahi dugun bideoaren bilaketa errazten duena.
  3. EITB 24 –www.eitb24.com
    Azken eguneko albisteak eskaintzen ditu. Horrez gainera, foroa, gaurkotasuna duten audioak, ETB-ko telebista ezberdinetako bideoak… aurki ditzakegu berton.
  4. Wikipedia –eu.wikipedia.org
    Sarean dagoen entziklopedia librea, erabiltzaileon artean sortua.

  5. Blogger –www.blogger.com
    Googlek eskaintzen duen tresna da bakoitzak bere blogak sortzea ahalbidetzen duen ezer ordaindu gabe.

  6. Arrosa Sarea –arrosasarea.org-
    Euskal Herriko Irrati sarea, irrati libreen topagunea. Euskal Herriko irrati libren webgunea da berau, berton irratsaio eta irrati ezberdinen inguruko informazioa daukagu. Oso interesgarria da irratiko programazioa osatzeko, izan ere, webgune honetatik beste herrietako irratsaioak eskuratu ditzakegu.

  7. Zamzar –www.zamzar.com
    Webgune honek, artxiboak nahi dugun formatura igarotzeko aukera ematen du.

No hay comentarios: