miércoles, 29 de octubre de 2008

WIKIPEDIARAKO SARRERA


ARRAKALA IRRATIA


Arrakala irratia 1985ean jaio zen Lekeitioko Nautikako irakasle batzuek irratiaren proiektua martxan jarri ostean. Hasiera batean Nautikako eskolako erabilerara murriztu zen arren, gerora herriko gazteen bultzadarik esker, 107.7FM frekuentzian Arrakala herri irrati librea itxura hartzen hasi zen.
Bultzadarik handiena irratia gaztetxera igaro zutenean hartu zuen, Lekeitioko musikarekiko zaletasuna irratiarekin uztartu zenean. Handik urte batzuetara, Kultur Etxetik emititzen hasi zen. Hala ere, orain dela 5 urterarte irratiaren instalazioak ez dira finkoak izan eta Lekeitio guztian entzuteko arazoak zeuden.
Gaur egun, astero berrikuntzaz beterik dagoen programazioa eskaintzen du Arrakalak. Gainera Internet bidez funtzionatzeak eta instalazioen berrikuntzak onurak ekarri dizkio irratiari. Herrian ekoiztutako 3 irratsaio daude eta Euskal Herriko beste txokoetan ekoiztutakoek osatzen dute Arrakalako programazioa. Bertoko irratsaioak arrosa sarean daude eskuragai, horrela Euskal Herriko edozein irratitan entzutea ahalbidetuz.
Kontakturako helbidea: arrakala@hotmail.com.

No hay comentarios: